Binazkako pilota pala txapelketa bat antolatu da. Txapelketa mistoa da, baina bereziki neskak animatzea nahi dute antolatzaileek, gan den urtean arras neska guttik parte hartu baitzuten.
Izenak banaka eman behar dire, eta antolatzaileek eginen dituzte bikoteak. Marixan ostatuan eman behar da izena, eta martxoaren hondar arte da epea.