Aconcaguan

Margari eta Koro 2013ko martxoaren 4a

Aline eta Xabiertxo Plaza Argentinako kanpamenduan. Utzitako argazkia

Juanito Oiartzabal eta ETBk hain famatua egin duten “El conquistador del Aconcagua” saioan bezala, han barna ibili ziren baita ere Aline eta Xabiertxo. Gan aitzin, entrenatzen arituak ziren, mendian 20 kiloko pisuarekin ibiliz, eta ondorioz xarmanki egin zuten Aconcaguako gan-torria. Hamalau lagun abiatu ziren, eta horietako bederatzik lortu zuten tontorrera ailega­tzea. Gainera, eguraldiarekin izigarri suerte ona izan zuten, tontorrean oren bat egoteko aukera izan baitzuten, eta hori gu­ttitan lortzen omen da. 
 
2.700 metrotik abiatu ziren, eta 4.200 me­trotan eman zuten oinarrizko kanpamendua (Plaza Argentina dei­tzen dena). Hortik hamar egun behar izan zituzten 6.962 metro dituen tontorrerat igateko. Zailtasun haundienak pisua, oxigeno falta, eta hotza (20 gradu zero azpitik) izan omen zituzten.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun