Luthierena ez da sobera lanbide ezaguna: musika tresnak egitea eta konpontzea da beraien lana. Eta hara non lutheri-tailer bat ireki berria du Zugarramurdin Xabi Luberriagak.
Orain arte zurgintza lanekin tartekatu du Xabik luthier lana, bainan hemendik aintzina denbora osoz aritzea deliberatu du.
Orain arte gitarrak, gitarra elektrikoak, biolinak eta albokak egin izan ditu, eta orai trikitixa bat egiteko proiektu bat badu, trikitilari batzuen laguntzarekin.
Beraz, gisa huntako lan baten beharrean balin bazaudete, jakin Luberria etxean , egiten dituztela. Telefonoa hau da: 647 064 064, eta web orria hau: www.luberriaga.com.