Guraso Eskolako zenbait saio eskainiko dituzte asteotan

TTIPI-TTAPA 2013ko otsailaren 19a

Haurrak dituztenei bideratuak, datozen hiru astelehenetan izanen dira

Guraso Eskolako eskaintzaren baitan, Urdazubiko eskolan saioa irekiak eta doakoak antolatu ditu Baztango Oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuak, haurrak dituztenei bideratuak. Jendearen partehartzean oina­rritutako saioak eskainiko ditu Nahia Psikoterapia Zentruak datozen hiru astelehenetan, hau da, otsailaren 18an eta 25ean eta martxoaren 4an, arratsaldeko 5:00etatik aitzinera. 
 
Saioetan autoestima, komunikazioa, autonomia, heziketa ereduak eta mugak, zigorrak eta sariak landuko dituzte, bertze gai interesgarrien artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun