Ilbeltzaren 26an Azketako bestak ospatu ziren. Denbora kaxkarra izen zen, baina hala ere etxez-etxe ibili ziren, musika, bertsolariak eta alaitasuna eramanez. Eguerdian 50 bat lagun bildu ziren bazkaltzeko, eta ondotik mus txapelketa egin zen (Elena Ansalas eta Xotak irabazi zuten bildotsa). Bitartean, eta gaua arte, giro polita plantatu zen, Carles, Pako eta Xabi musikariekin.