Urdazubiko inauteriak otsailaren 10etik 12ra ospatuko dira.
Otsailaren 10ean, igandean, goizeko 9:30ean Gauiñara elkartean gazteentzako gosaria izanen da lehenik, eta hortik, denak mozorroturik, Dantxarineako Bentetan barna ibiliko dira eskean Modesto musikariak alaiturik. Gauean, Karretero ostatuan pintxoak eta musika izanen dira denentzat. Herriko gazteek mozorroturik agertzerat animatzen dute jendea.
Otsailaren 11 eta 12an, herriko auzo guzietan barna ibiliko dira eskean etxez-etxe trikitixa eta panderetak alaiturik. Gauean, 21:30 aldera, pintxoak eta musika izanen dira Karreterorat hurbiltzen diren guzientzat.
Herriko gazteek eskerrak eman nahi dizkiete «etxeko ateak irekitzen diguten herritar guziei, arrunt harrera ona egiten baitigute gazteei!».