Ikasleak elurretan

Koro eta Margari 2013ko urtarrilaren 31

Urdazubi eta Zugarramurdiko ikasleak gustura ibili ziren Aste Zurian. Koro eta Margari

Urtarrilaren 13tik 18rako astean eskolako 17 ikasle elurretan izan ditugu. Orain arte ez ziren sekulan ateraiak “aste xuria” deitzen hortan,  bainan errepikatzeko gogoakin itzuli ziren haurrak.

Kontutan hartu behar da juxtu alertan egondako egunetan tokatu zaiela: elurte haundiak, elektrizitate mozketak… eta egin beharreko ekintza batzuk egin gabe gelditu ziren. Hala ere izigarri esperientzia ona izan omen da. Haurrak kontent itzu­li dira, eta irakasleek eskertu dute izan zen antolakuntza ona, eta arre­ta hurbila.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun