Ordu eta 14 minututan egin du Juanok etxetik Atxuriarat gan-etorria

Margari eta Koro 2013ko urtarrilaren 17a

Juano kontent, bere marka erakutsiz. Margari eta Koro

Pilota apostuan, berriz, 20 tantuko aldea aprobetxatuta Manuk irabazi zion Txiuari

Gure herri hau betitik franko “apostularia” izan da, eta usaia ez galtzeko, gan den abenduaren 22an bi apostu egin ziren: goizean egin zenean, ea Juano gai zen bere etxetik Atxuria kaskoko gan torria oren bat terdiz egitea zen. Goizeko 10:00etan abiatu zen, eta apostua aise irabazi zuen, oren bat eta hamalau minututan egin baitzuen (46 minututan igan eta 28tan jautsi). 

Arratsaldekoan be­rriz,  Manu eta Txiuaren arteko pilota partida izan zen: Txiuak 20 tanto abantaila eman zizkion Manuri, eta gainera ez­kerreko besoakin aritu zen. Huntakoan Manuk irabazi zuen, 40 eta 23.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun