Dantxarineko eta Ainhoako udalerriko benten merkataritza-jardueretatik sortutako hondakin-urak tratatuko dituen ur-araztegia inauguratu zuten abenduaren 14an.
Ekitaldian parte hartu zuten Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak; Communauté de Communes Sud Pays Basque (CCSPB) mankomunitateko lehendakari Michel Hiriart-ek; Urdazubiko alkate Santiago Villares-ek eta Ainhoako alkate Henri Daguerre-ek eta bertze ordezkariek.
Obrek urtebeteko iraupena izan dute eta araztegi hori hobetzeko 1,5 milioi euro behar izan da. Mugaz haraindiko lankidetza-programaren baitan izanik, Europar Batasunak, POCTEFA (Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz haraindiko Lankidetza Programa) Europako programaren barnean, 2010eko otsailean inbertsioaren aurrekontuaren % 65eko ekarpena onartu zuen. Europako funtsekin diruz lagundu gabeko kopurua Nafarroak finantzatu du % 90ean (589.500 euro) eta administrazio frantsesak % 10ean (65.000 euro), aipatutako hitzarmenak ezartzen zuenez.