Jexus Agerre omenduko dute ilbeltzaren 12an

Margari eta Koro 2013ko urtarrilaren 4a

Museoan ekitaldia eta gero Armuan bazkaria antolatu dute

Jexux Agerre, 25 urtez Zugarramurdiko alkate izanaren oroimenez antolatu da ekitaldi bat urtarrilaren 12an.
 
Eguerdiko 12:00tan museoko auditorioan izanen da, eta Jexuxei buruzko bizipenak kontatuko dituzte berarekin erlazioa izan zuten ba­tzuk eta bertzeek. Ho­rretaz gain, Erramun Martikorenak kantu ba­tzuk eskainiko ditu.
 
Ondotik, Armua jatetxean bazkari bat antolatu da, horixe bai­tzen Jexuxentzan besta haundiena: bazkari eder bat egitea. Bazkarira gateko izena eman behar da hilaren 7a baino lehen, Marixan ostatuan. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun