Herriko musika talde berriak lehen emanaldia eskaini du

Margari eta Koro 2012ko abenduaren 12a

Margari eta Koro

Aitzineko bizpahiru urte gogor lanean aritu ondotik, bere lehenbiziko emanaldia eskaini zuen oraindik izenik ez daukan herriko musika talde batek. Taldearen partaideak Joxe, Iñigo, Xabi, Jonfox, eta Iker ditugu. Bertze taldeen kantuak bertsionatzen dituzte, eta bi estilo diferente eskeintzen dituzte: Ikerrek abesten duenean punk aireak kantatzen ditu (La polla, Eskorbuto…), aldiz Jo­xek abesten duenean pop-rock xuabeago batean aritzen da (Itoiz, The clash…). 
 
Azaroaren 24ean Graxiana aterpetxean aritu ziren, eta Baztango “Ufestuen” taldeko teloneroak izan ziren.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun