Erreala eta Osasunaren arteko derbia zuzenean bizitu zuten eskolako neska-mutikoek

Margari eta Koro 2012ko abenduaren 12a

Eskolako neska-mutikoak eta gurasoak Anoetako harmailetan, Errealaren eta Osasunaren arteko derbia ikusten. Ageri denez, bakoitzak bereari animatu zion eta azkenean, denak gustura gelditu ziren berdin

Hemezortzi gaztetxo eta sei guraso joan ziren azaroaren 23ko futbol partida ikustera

Futbol aferak direla eta, bazter hauetan batez ere Osasuna eta E­rreala ditugu talde gustukoenak. Gure eskoletako haurren artean ere hala da, eta hor ibiltzen dira norgehiagoka kontu horrekin. Hori ikusita, Olatz irakasleak (E­rrealako bazkidea baita) sekulako sorpresa eman zien bere ikasleei: bi taldeen arteko partida ikusi ahal izateko 21 sarrera oparitu zizkieten. Eta hantxe gan ziren Anoetara gan den azaroaren 23an hemezortzi gaztetxo eta sei guraso. Gustura pasatu zuten, eta golik ikusi ez bazuten ere, denak kontent itzuli ziren: ez bai­tzuen niork galdu!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun