Lapitxuri erreka bideratzeko Planari hasierako onespena eman dio Urdazubiko Udalak

TTIPI-TTAPA 2012ko azaroaren 29a

Dantxarinean, Ainhoako udalerriarekin muga egiten duen Lapitxuri erreka bidera­tzeko planari hasierako onespena eman dio Urdazubiko Udalak. Plan honek, Kantauriko ur Konfederazioaren (CHC) baimena dauka. Planaren espedientea jendaurrean ikusgai egonen da orain Urdazubiko He­rriko Etxean hilabete batez, interesatuek aztertu eta beha­rrezkoa bada, egokiak ikusten dituzten erre­klamazioak, zuzenketak edo oharrak egiteko. Ondotik, behin betiko onartuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun