Dantxarineako Merkatari eta Ostalari Elkarteak 'pintxo batera gonbidatzen zaitugu' kanpaina jarri zuen martxan azaroaren 14an. Ekimenean parte hartzen duten saltokietako batera bertaratu eta edaria eskatzen dutenei, pintxo bat oparitzen zaie. Hamar saltokik egin dute bat kanpainarekin: Josenea Gasolindegiak, Landibarrek, Mikelen-bordak, Benta Agusek, Benta Iriarteak, Lapitxurik, Benta Pacok, Benta Pantxok, Benta Patxik eta Benta Peiok. Auzoko merkataritza berpiztu eta bezeroen fideltasuna saritzeko asmoz sortu zen ekimena iaz eta arrakasta handia izan zuen. Kanpaina azaroaren 14atik abenduaren 14ra eginen da, ortzegun eta ortziral guztietan.