Haurrak gustura ari direla eta, helduek ere kantu xaharrak ikasteko aukera izanen dute. Horretarako abenduaren 8an, Urdazubiko Karretero jatetxean kantu afari bat antolatu da, Fernando Letek zuzenduko duena. Hortik abiatu eta helduendako ikastaro bat antolatzeko asmoa dago.
Kantu afarira gateko ‘Karretero’ berean eman behar da izena, edo telefonoz deitu (948-59.90.21)