Berako Abesbatzak kontzertua eskainiko du abenduaren 6an

Margari eta Koro 2012ko azaroaren 29a

Zugarramurdiko Sorginen Museoko auditorioan, 19:30ean hasita

“Xaretako zinema sasoinaren” ondotik, kantua dugu kontu berria. Berako abesbatzak aurten 25 urte betetzen dituela eta, han-hemenka emanaldiak eskain­tzen ari dira. 
Lehen ere Zugarramurdin egon izan dira:  Sorgin ehizak 400 urte betetzen zituen oroimeneko ekitaldietan, iziga­rri emanaldi pulita egin zuten.
Huntakoan abenduaren 6ean izanen da, atsaldeko 7:30ean museoko auditorioan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun