Azaroaren 14tik aitzinera pintxo bat dohainik jateko aukera Dantxarinean

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 12a

Hilabete iraunen du kanpainak eta hamar saltokik parte hartuko dute

Dantxarineako Merkatari eta Ostalari Elkarteak 'pintxo batera gonbidatzen zaitugu' kanpaina jarri du martxan. Abenduaren 14ra bitarte, asteazken, ostegun eta ostiraletan,  ekimenean parte hartzen duten saltokietan, edaria eskatzen dutenek pintxoa izanen dute opari.

Dantxarineako Merkatari eta Ostalari Elkarteak 'pintxo batera gonbidatzen zaitugu' kanpaina jarriko du martxan asteazkenetik aitzinera. Ekimenean parte hartzen duten saltokietako batera bertaratu eta edaria eskatzen dutenei, pintxo bat oparituko zaie. 10 saltokik egin dute bat kanpainarekin: Josenea Gasolindegiak, Landibarrek, Mikelen-bordak, Benta Agusek, Benta Iriarteak, Lapitxurik, Benta Pacok, Benta Pantxok, Benta Patxik eta Benta Peiok.   Auzoko merkataritza berpiztu eta bezeroen fideltasuna saritzeko asmoz sortu zen ekimena iaz eta arrakasta handia izan zuen. Kanpaina azaroaren 14an, asteazkenean, hasiko da eta asteazken, ortzegun eta ortziral guztietan errepikatuko da abenduaren 14ra arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun