Urdazubiko Salbatore plazan paratu den Haur Parkeak Urrezko Kulunka saria jaso du Zaragozako jolasparkeen lehiaketan, 10.000 bizilagun baino guttiagoko herrietako jolasparkeak saritzen zituen A kategorian.
Urriaren 25ean jakinarazi zioten Urdazubiko udalari sari nagusia eskuratu zuela eta azaroaren 13an jasoko du saria, Zaragozako Merkataritza-Ganberako auditorioan.
Urdazubiko haurren parkea uztailean estreinatu zen. Bi hilabetez aritu ziren parkea egokitzen, 50.000 euro inguruko aurrekontua izan zuen lanean.
Epaimahaiak parkearen kokapena, ingurunearen integrazioa, erabilitako materialak eta haurren segurtasuna kontuan hartu zituen erabakia hartzeko.