Lehenbiziko aldiz ‘Xaretako zinema sasoina’ antolatu da udazken huntarako. Hazilaren erdian hasiko dira emanaldiak, eta ortziraleko gauetan izanen dira. Hau da programa:
-16ean, gaueko 21:00etan, Urdazubiko eskoletan: Bertsolari filmaren emanaldia, eta ondotik Asier Altuna zuzendariaren mintzaldia.
- 23an, 21:00etan, Zugarramurdiko museoan: Gartxot filmaren emanaldia, eta Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi zuzendarien mintzaldia.
- 30ean, gaueko 20:30ean, Lurberri salan: Gazta zati bat filmaren emanaldia, eta Angel Oierbideren mintzaldia.
Emanaldi bakoitxaren sartzea 4 eurokoa izanen da.