Solfeoarekin batera kantu xaharrak ikasten ari dira

Koro eta Margari 2012ko urriaren 17a

Margari eta Koro

Gure bazter hauetan kantuz aritzeko usadio haundia izan da betitik, baina seguraski ostatuetan musika jartzen hasi zirenetik, afizione hau ttikituz gan da, eta orain ez da errex mahain inguruan, edo ostatuan kantuz ari direnak adi­tzea. Baina orain ideia pulita izan du Guraso Elkarteak: solfeoarekin batera kantu xaharrak ikasteko aukera eman baitu bi herrietako haurrei. Urriaren 18an hasi eta ortzegunero, arratsaldeko 17:30ean Zugarramurdiko eskoletan emanen da ikastaroa. Irakaslea Erratzun bizi den Fernando Lete izanen dute. Ea  aspaldiko usadio xahar hau, gure haurren bidez biltzen dugun berriz ere.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun