‘La Conquerants' filmeko zati batzuk leizeetan grabatuko dituzte

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 21a

Goio HUALDE

Bisitari bereziak izan ziren irailaren 3an leizeetan, La Conquerant filma graba­tze­­ra etorri baitziren. Xabi Moliak zuzendutako pelikula da eta Denis Podalydes­ eta Mathieu Demi dira protagonistak, frantziar estatuan ezagunak diren aktoreak. La Conquerant filma Moliaren bigarren lan luzea da eta bi anaiorderen abenturak kontatzen ditu; Noé futbol talde bateko entrenatzailea da eta Gallad komediante bat. Azken honek maldizio baten biktimak direla konbentzi­tuko du anaia, desagertuta­ko euren aitak Griala aurkitu eta saldu zuenetik. Zorte txarrarekin akitzeko bi anaiek ­hori berreskuratu eta bere lekura itzuli nahiko dute: Euskal Herriko mendietara. Bi anaiordeek Ikaburuko leizeetan bilatu behar izan zuten altxorra. Egun ­osoan, teknikari, aktore, laguntzaileren artean 40 lagun aritu ziren lanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun