Zaragozako lehiaketa batera aurkeztu dute haurren parke berria

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 21a

Monasterio ondoan dagoen parke berria. Lander SANTAMARIA

Haurrendako jolastokien lehiaketan sartuko da

Haurrendako jolastokiak egiten dituzten udal eta tokiko entitateei bideratutako lehiaketa batera aurkeztu du Udalak monasterioaren ondoan eraiki berria den parkea. Zehazki, Zaragozako Ferian eginen den Expo Alcaldia 2012 lehiaketara aurkeztu dute proiektua, eta 10.000 biztanletik beheitiko udalerrian kategorian sartu da. Sariketa honetan inguruarekin bat datorren jolas-eremua egitea baloratzen dute, sarbidea, diseinua eta gestio jasangarria. Azaroaren 13tik 15era bitartean eginen da lehiaketa Zaragozan.

Bertzalde, aipatu, uztaileko hilabetean hasi eta akitu duten parkea egiteko 52.543 euroko inber­tsioa egin dela. Iruñeko Patxi Txokarro arkitektuaren lana izan da eta obra egin duena Maderplay enpresa izan da, berea izan baitzen aurkeztutako eskaintzen artean Udalak aukeratua. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun