Uda honetan jende ospetsua ibili zaigu herrian: abuztuaren 11n Iñaki Urdangarin, bere familia eta koadrila haundi batekin izan zen museoa eta lezea ezagutzen. Erran dutenez, gordeka ibili omen ziren, baina halako gizon luzea errez ezagutzera eman zen.
Bestetan, berriz, Alex de la Iglesia zinema zuzendaria herrian ibili zen bere hurrengo pelikularako tokiak ikusten. Barrantxeko familia ezagutu nahi zuela, eta hantxe marmitako jatera gonbidatu zuten. Bi plater jan omen zituen.