Sorginen Museoaren 5. urteurrena hainbat ekitaldirekin ospatu dute

Koro eta Margari 2012ko irailaren 12a

70 bat lagun bildu ziren Sorginen Museoaren 5. urteurreneko ospakizunean. Margari eta Koro

Jendeak museoa estimatzen duela ikusi da

Uztailaren 20an bortz urte bete ziren Sorginen Museoa ireki zenetik. Hori ospatzeko ekitaldi batzuk antolatu ziren: hainbat herritarrek parte hartua zuten grabazio bat ikusgai izan zen, dantzari ttikiek emanaldi bat egin zuten, eta finitzeko, luntx bat eskaini zuten.

Jende andana bildu zen ospakizun honetan, 70 bat lagun, eta  hauek­ izan ziren aipatutako batzuk: garen herri ttiki honendako ohore haundia dela halako museo bat izatea;  jendeak estimatzen duela museoa eta gainera, hain­bat ekitaldi, irteera eta ikastaro antolatzen dituela; museoan da­goen­ auditorioa balia­tzen dela he­rrian antola­tzen diren ekitalditarako; eta gauza garran­tzitsu bat ere aditu zen: museo hau gure antzinakoei eskainitako omenaldi bat dela, eta aldi berean, ­beren ospe ona berreskuratzeko balio izan duela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun