Bosgarren Burdinaren Eguna arrakastatsua izan da

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 12a

Ondikol

Burdinaren Eguna eguzki beroaren azpian, eguraldi sargoriarekin ospatu zen abuztuaren 11n. Bosgarren edizio honek gaiarekin lotutako egitarau zabala izan zuen: burdin minerala idi-gurdietan garraiatzu zen, goizetik artisautza azoka izan zen plazan 35 bat eskulangilerekin, eta ttikienek ere izan zuten puzgarrietan ibiltze­k­o aukera, baita Urdazuri errekan zebiltzan pedalo ttiki batzuetan ere. Donibane Lohizunetik zetorren burdin mineralaren segizioak burdina, buruzareetan sartuta idi gurdi batean garraiatu zuen Axularretik plazaraino eta eguerdian ailegatu zen monasteriora, Arizkungo txistulariekin batera. Plazako antzezpena eta gero, monasterioko elizan hitzaldia eskaini zuen Miguel de la Quadra Salcedo bidaiari eta aben­turazale ezagunak. Ondotik, zikiro jatea eskaini zen 300 bat lagunendako frontoian eta arra­tsaldean, mariatxien kontzertua izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun