Egun osoko besta antolatu dute irailaren 16an eginen den Xareta Egunerako

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 12a

Arratsaldean Pilotaren Unibertsoari bukaera emanez partidak jokatuko dira

Xareta Eguna irailaren 16an ospatuko da, igandearekin. Eta elkartasun besta horren ai­tzakian, egun osoko bes­ta antolatu dute.

Goizean, 10:00etatik aitzinera Baztan-Bidasoaldea eta Xaretako artisauen erakusketa ikusgai izanen da. 12:00etan Xareta eta Zudaireko dantzariek beraien saioa eskainiko dute. 13:00etan Ainhoa eta Urdazubi arteko bide berria inauguratuko dute eta 14:00etan zikiro jatea eginen da karpan.
Arratsaldean, berriz, abuztuaren 4an hasitako Pilotaren Unibertsoa  ekimenari bukaera emanen zaio. Aurten hirugarren aldiz pilota modalitateen inguruan erakustaldia eginen da. 
Bestalde, egun osoan­ musika doinuak nagusituko dira akordeoilarien eskutik.
 
INAUGURAZIOA
Irailaren 16an, Ainhoa eta Urdazubi arteko bide berria inauguratuko dute. 13:00etan egina dute hitzordua.
 
ANIMAZIOA
Egun osoan musika doinuak izanen dira eta eguerdian ­dan­tzariak ere bai. Eta gero, zikiro jatea ­eginen dute

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun