Alex de la Iglesia zuzendariaren hurrengo filmerako antolakuntzako prestaketan erabat murgilduta dago Zugarramurdi. Eszena zirragarrienetarako herri eta inguruko jendearen parte hartzea ezinbertzekoa da. Horregatik, extrak hautatzeko irailaren 17 eta 18an kasting bat antolatuko da Zugarramurdiko Sorginen Museoan.
Zehazki, Mamen Films casting agentzia 18 eta 75 urte bitarteko gizonezko eta emakumezkoen bila dabil. Baita ezaugarri berezi batzuk betetzen dituzten pertsonen bila dago ere: adibidez, irrintziak botatzen dakiten emakumeak, txalapartariak, sorginen edo munstroen ihauteritako taldeak, yoga taldeak, bihurrikariak, akrobatak, etabar...
Aipatu bezala, extren hautaketa irailaren 17 eta 18an izanen da, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00ak arte eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak arte, Zugarramurdiko Sorginen Museoko entzunaretoan. Interesa dutenek Nortasun Agiria, gizarte-segurantzako txartela eta ordainketa jasotzeko bankuko konta korrontearen fotokopiak ekarri beharko dituzte. F
ilmazioa urriaren 1etik 13a arte izanen da, gauez. Carmen Maura, Terele Pávez, Hugo Silva, Mario Casas, Jaime Ordóñez eta Carolina Bank aktore ospetsuekin eszenatokia konpartituko dute hautatuak izanen direnek.