Agorrilaren 14an, astearte goizeko 10:00etan botako den besta hasierako suziriarekin eta ezkil joaldiarekin abiatuko dira Zugarramurdiko bestak. Ondotik eskea eginen da herrian barna Carles eta Xabi musikariekin. 14:30ean Bazkaria izanen da Herriko Etxean eskean ibili direnendako. 16:00etan Haurren jokoak frontoinean. 17:30ean Xiba plazan. 22:00etan Piperrada eta Sarako kantarien emanaldia plazan. Atsaldean eta gauean Garraxi taldearekin dantzaldia.
Agorrilaren 15ean, asteazken eguerdiko 12:30ean Meza Nagusia izanen da. Ondotik herriko haurren Dantza emanaldia plazan; eta aperitifa Herriko Etxeak eskeinirik. 17:30ean Pala Xapelketaren final haundia jokatuko da. 19:00etan Baztango Dantzarien emanaldia. Atsaldean eta gauean Mikelats taldearekin dantzaldia.
Agorrilaren 16an, ortzegun eguerdiko 12:00etan Gorriti eta bere animalien ikuskizuna (basurdeak, oilarrak, pottokak...). 16:00etan Haurrendako jokoak plazan. 17:00etan Bertso poteoa herriko ostatuetan barna Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariekin, eta Sarako Saranga musika taldeak animaturik. 21:30ean Mozorro afaria frontoinean. Atsaldean eta gauean Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.
Agorrilaren 17an, ortziral goizeko 10:00etan Plater tiroketa eginen da Alkurruntzen. 11:30ean Ziganteak Carles eta herriko musikariek lagundurik. 12:00etan Meza, adinekoek antolatua, eta ondotik bazkaria Azketan. 16:00etan Zikiroko piperrak eta tipulak prestatzen hasiko dira Akelarrenean. 17:00etan Herri kirolak plazan. Atsaldean eta gauean Trakets taldearekin dantzaldia.
Agorrilaren 18an, larunbat goizeko 08:00etan Zikiroa prestatzen hasiko dira lezean. 12:00etan Aperitifa herriko ostatuetan barna Urruñako txarangak eta Baigorriko gaiteroek animaturik. 14:30ean Zikiro Jatea lezean. 16:00etan Joanes pailazoaren “Trikitraka Trikitron” ikuskizuna Akelarrenean. 19:00etan Larrain dantza eta Mutxikoak plazan gaiteroek eta txarangak emanik. Atsaldean eta gauean Jalisko Band taldearekin dantzaldia.