“Ilargi betea, sorginen larrea” bisita antzeztuak eskainiko dira Zugarramurdin abuztuko ortziraletan

TTIPI TTAPA 2012ko abuztuaren 3a

Bi sorginen laguntzaz lezea bisitatzeko aukera izanen da abuztuko ortziraletan. Utzitako argazkia

Bertze hainbat ekimen ere eginen dira irailaren 15a bitarte

Abuztuaren 3an, ortziral arratsaldeko 19:30ean hasiko dira Zugarramurdin “Ilargi betea, sorginen larrea” bisita antzeztuak eskaintzen. Horretaz gain, turistek eskaintza zabala izanen dute abuztuan Zugarramurdin.

Abuztuaren 3an, ortziral arratsaldeko 19:30ean hasiko dira Zugarramurdin “Ilargi betea, sorginen larrea” bisita antzeztuak eskaintzen. Horretaz gain, turistek eskaintza zabala izanen dute abuztuan Zugarramurdin.

Bisita honetarako izena ematea beharrezkoa da 948 599004 telefonoan edo info@zugarramurdi.es helbide elektronikoan eta helduek 10 euro ordaindu behar dute eta haurrek 6 euro.

Antzezpen honetan, Ilunabarrean bi sorgin akelarrearen bide gaki dira. Zaharrena eta jakintsuena, biloba lasaitu eta bere zalantzak konpontzen saiatzen da. Gaztearentzat berriz, horrelako besta misteriotsu batean parte hartzen duen lehendabizikoa aldia izanen da. 
Emakume hauek lagundurik, bisitariak sendabelarren, konjuruen eta errezeten munduan sartuko dira; Baita ere euskal mitologiako kondairak entzun, orain dela 400 urte sorginek jasandako jazarpen dramatikoak ezagutu, edabe magikoa dastatu ... Txalapartaren bidez euren sentsuak askatzeko parada izanen dute. Eta finitzeko akelarre batean parte hartuko dute.

Horretaz gain, uztaileko bigarren erdian bezala, abuztu osoan eta irailaren 15a bitarte, asteazken eta larunbatero “Akerbeltz” laburmetraiaren emanaldia eskainiko da 19:00etan Sorginen Museoko Auditorioan (euskaraz / gazteleraz / frantsesez) Museoko sarrerarekin batera.

Ortzegun eta larunbatetan, “Bakoitzak bere sorgina” haurrei zuzendutako ber-asmakizun tailer artistikoa eginen da Agurtzane Anduetza artistarekin. Ordubeteko iraupena izaten du eta 5 euro ordaindu beharko da ume bakoitzeko. Gehienez 5 haur onartuko dira.

Abuztuaren 14an, Naroa Intxaustik eta Bilboko udal bandako txistulariek kontzertua eskainiko dute lezean arratsaldeko 18:00etan. Lezeko sarrerarekin sartzen ahalko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun