Euskal Herriko margogintzaren 50 urteak izenburupean, urte batzuk baditu Urdazubiko monasterioan dagoen arte garaikidearen erakusketak, eta geroztik, jende aunitzek bisitatu du. Joan den urtean, adibidez, 10.000 lagunetik goitik ikusi zituzten erakusketa eta monasterioan dagoen museo ttikia. Aurten ere erakusketa ikusteko aukera zabalik dago eta eskulturagile eta margolarien hainbat lan ikusgai izanen dira abenduaren 31ra arte. Uda honetan egunero egonen da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.