Berriz ere zabalik da Urdazubiko kalostrapeko erakusketa

TTIPI TTAPA 2012ko ekainaren 26a

Iaz mila lagun baino gehiagok bixitatu zuen Urdazubiko monastegiko erakusketa. Utzitako argazkia

10.000 lagun baino gehiagok bisitatu zuten monasterioko erakusketa joan den urtean

Euskal Herriko margogintzaren 50 urteak izenburupean, urte batzuk baditu Urdazubiko monastegian dagoen arte garaikidearen erakusketak, eta geroztik, jende aunitzek bisitatu du. Joan den urtean, adibidez, 10.000 lagunetik goitik ikusi zituzten erakusketa eta monasterioan berean dagoen museo ttikia. Aurten ere erakusketa ikusteko aukera zabalik izanen da eta eskulturagile eta margolarien hainbat lan ikusgai izanen dira abenduaren 31ra arte. Uda honetan egunero egonen da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.

Artistak

Zehazki hamar eskulturgileren lanak ikusgai daude kalostrapean: Thomas Fischer, François Marty, Edouard Solorzano, Aitor Mendizabal, Ramon Ruiz Cabestany, Iñaki Ruiz de Eguino, Koldobika Jauregi, Juan Gorriti, Iñaki Olazabal eta Tista. Pinturari dagokionez, joan den mendeko euskal eskolaren klasikoak diren Jose Luis Zumeta eta Carmelo Ortiz de Elgearekin batera, Christine Etchevers, Gonzalo Etxebarria, Jose Mari Apezetxea erratzuarra, Patxi Aranoa, Roger Bravard, Michel Hacala, Irkus eta Pierren lanak ikusgai daude Urdazubiko monastegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun