Berrikuntzekin dator larunbat honetan eginen den Sorginaren Eguna

Koro eta Margari 2012ko ekainaren 14a

Txalaparta tailerra da nobedadeetako bat

Dena prest daukagu larunbat honetan, ekainak 16, eginen den Sorginaren Egunerako. Urtero eskaintzen diren ekitaldiez gain, bi gauza be­rri dira aipagai: alde batetik, txalaparta taile­rrak prestatu direla. Eta ber­tzetik, hitzaldia emanen duten hiru lagunek beraien liburuak aurkez­tu eta sinatuko dituztela jende aitzinean.

 

Egitaraua

• 11:00etan: Urdazubi eta Zugarramurdiko trikitixa eta pandero taldea karri­kaz karrika.

• 11:30ean: III. Haurren Ipuin eta Marrazki Lehia­ketaren sari banaketa.

• 12:00etan: Sorginak egon bazeuden hitzal­dia­­ Mu­seoan.

• 13:00etan: bi sorginek gidatuta bisita lezean.­

• 13:00etan: txalaparta tailerra eskolako plazan.

• 15:00etan: Agoteak, Ziburutik Zugarramurdira, hitzaldia Museoan.

• 17:00etan: lezeari eskeinitako errituala.

• 17:00etan: Sarako erre­to­re Axular eta sorginkeria hitzaldia Museoan.

• 17:30ean: Teatrapalacalle taldearekin ikuskizuna plazan.

• 18:00etan: bi sorginek gidatuta bisita lezean.

• 18:00etan: txalaparta tailerra eskolako plazan.

• 19:00etan: haur dan­tzarien emanaldia.

• 20:30-21:30: Akelarrearen antzezpena eta piro­teknia ikuskizuna.

Egun osoan artisau azoka izanen da Behitiko Karrikan eta marrazki erakusketa Museoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun