Berrikuntzekin dator larunbat honetan Zugarramurdin eginen den Sorginaren Eguna

Margari eta Koro 2012ko ekainaren 14a

Ikuskizun aunitz izanen da larunbatean Zugarramurdiko Sorginen Egunean. Artxiboko argazkia

Txalaparta tailerra da nobedadeetako bat

Dena prest dago larunbat honetan, ekainak 16, Zugarramurdin eginen den Sorginaren Egunerako. Urtero eskaintzen diren ekitaldiez gain, bi gauza berri dira aipagai: alde batetik, txalaparta tailerrak prestatu direla. Eta bertzetik, hitzaldia emanen duten hiru lagunek beraien liburuak aurkeztu eta sinatuko dituztela jende aitzinean.

Egitarauari dagokionez, goizeko 11:00etan Urdazubi eta Zugarramurdiko trikitixa eta pandero taldea karrikaz karrika ibiliko da. 11:30ean: III. Haurren Ipuin eta Marrazki Lehiaketaren sari banaketa eginen da. 12:00etan: Sorginak egon bazeuden hitzaldia Museoan. 13:00etan, bi sorginek gidatuta bisita eginen da lezean. 13:00etan: txalaparta tailerra eskainiko da eskolako plazan. 15:00etan: Agoteak, Ziburutik Zugarramurdira, hitzaldia Museoan. 17:00etan: lezeari eskeinitako errituala eginen da. 17:00etan: Sarako erretore Axular eta sorginkeria hitzaldia eskainiko da Museoan. 17:30ean: Teatrapalacalle taldearekin ikuskizuna plazan. 18:00etan, berriz ere bi sorginek gidatutako bisita izanen da lezean. 18:00etan txalaparta tailerra emanen da eskolako plazan. 19:00etan haur dan­tzarien emanaldia eta 20:30etik 21:30era Akelarrearen antzezpena eta piroteknia ikuskizuna.

Egun osoan artisau azoka izanen da Behitiko Karrikan eta marrazki erakusketa Museoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun