Bestetan hutsik egiten ez duen ekitaldietako bat kontrabandisten lasterketa izaten da eta eguraldiak batere lagundu ez badu ere, aurten ere egin da. 75 lagunek emana zuten lasterketan parte hartzeko izena, baina azkenean 63 atera ziren. Frantzian bizi den Jandari Said marokoarra izan zen helmugaratzen lehenbizikoa, 01:04:38ko denbora eginez, baina Walter Bezerra venezuelarra ez zuen urruti izan (01:05:01). Gainera, Bezerrak bidegurutze batean okerreko bidea hartu zuen eta denbora galdu zuen. Hirugarren postuan, berriz, Fernando Etxegarai beratarra sailkatu zen (01:09:57). Eta herritarrei dagokienean, bi izan ziren ibilbidea egitera ausartu zirenak eta helmugara ailegatzen lehendabizikoa Clemente Suhas izan zen (01:38:39) eta bigarrena Miren Bengotxea (01:44:57).