Euria gogotik egin du aurtengo Salbatore bestetan eta tenperatura frexkoa izan da, baina eguraldia ez da besta giroa zapuzteko motiboa izan, izan ere, bati baino gehiago entzun baitiogu «bestak arras ongi» joan direla, «hotza eta euriarekin, baina gustora».
Plazako karpak hainbat ekitaldiri eman dio idorra eta giro ederrean joan dira ekitaldi guztiak. Kontrabandisten lasterketa egitera ere 63 lagun atera ziren, eta tartean, bi herritar, Clemente Suhas eta Miren Bengotxea.
Haur, gazte zein helduek izan dute bortz egunetan ongi pasatzeko aukera.