San Migel herrian

Margari eta Koro 2012ko maiatzaren 30a

Margari eta Koro

Aspaldiko usadio xaha­rrari segituz, aurten ere Euskal Herriko saindu maitatuena den Aralarko San Migel aingerua etorri zitzaigun herrirat maiatzaren 12an. Eta maitatuena diogu, ez bakarrik gure lurren zain­tzailea delakoz, baizik eta Aralarko bere txokotik aterata, urtero he­rriz-herri ibiltzen baita bere bedeinkazioneak eskaintzen. Gure herrian usadio pitta bat aldatu da, orain ez baitzaio herriko sa­rreran ematen ongietorria, plazan baizik. Eta Bixkarreko kaskorat egiten zen prozesionea ere galdu da, baina hala ere, nekazarien artean debozio eta ilusionea haundia pizten du Aralarko aingeruak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun