Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu dutela eta, Donostiako Udalak antolatutako Olatu talka Zugarramurdiko lezeetaraino ailegatu zen maiatzaren 12ko ilunabarrean: Leitzako Jeiki abesbatza eta Aurrera taldeko dantzariak, eta Lesakako Musika Banda oren batez aritu ziren izigarri ikuskizun eder eta hunkigarri bat eskainiz.
Ikusmin haundia sortua zuen ekitaldi hunek, eta denetara 500 bat lagun hurbildu ziren. Merezi izan zuen, eta txalo haundiak jo zituzten bildutakoek.
Lerro hauen bidez, mila esker aunitz eman nahi dizkiegu lesakar eta leitzarrei, halako ikuskizun pulita gure herrirat ekartzeagatik. Erran, aste hondar hartan, 150 jardueratik goiti antolatu zirela Euskal Herrian barna.