Pentekoste eguneko besta berreskuratuko dute Dantxarinean maiatzaren 28an

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 25a

Txomin Iribarren eta Santiago Villares, Pentekoste bestaren aurkezpenean. Utzitako argazkia

Astelehen goizean hainbat ekitaldi antolatu ditu Urdazubiko Udalak eta Dantxarineako Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteak

Dantxarineako Pentekoste eguneko besta ospatzeari duela 30 urte utzi zioten. Aurten, Dantxarineako Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteak, Urdazubiko Udalaren laguntzaz besta hau berreskuratuko du heldu den astelehenean, maiatzaren 28an.

Dantxarineako Pentekoste eguneko besta ospatzeari duela 30 urte utzi zioten. Aurten, Dantxarineako Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteak, Urdazubiko Udalaren laguntzaz besta hau berreskuratuko du heldu den astelehenean, maiatzaren 28an.

Bere garaian besta egun handia izaten zen Pentekoste Dantxarinean. Munduko Bigarren Gerra ondoren, mugak itxiak egon ziren urte osoan eta Pentekoste egunean bakarrik irekitzen ziren, egun hau besta bihurtuz mugaren bi aldetako jendearentzat.

Maiatzaren 28rako, astelehen goizerako egitarau zabala prestatu dute eta horren berri eman zuten maiatzaren 24ko prentsaurrean Txomin Iribarren, Dantxarineako elkarteko presidenteak eta Santiago Villares Urdazubiko alkateak.

Programazioari dagokionez, goizeko 10:00etan puzgarriak, musika eta zezen mekanikoa izanen dira. 11:00etan sagardo txotxa eta txorixo pintxoa doan. 11:00etan euskal dantzak. 11:30ean herri kirolak Larretxea anaiekin eta 14:00etan bestaren akabaila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun