Maiatzaren 16an, asteazken arratseko 20:00etan botako den txupinazoarekin hasiko dira Urdazubiko Salbatore bestak. Txupinazoaren ondotik, 21:30ean Plazan afaria izanen da, Modesto akordeolariak alaiturik.
Ortzegunean Salbatore Eguna
Maiatzaren 17a, ortzeguna izanen da Salbatore Eguna. 11:00etan Meza nagusia izanen da. 12:00etan Aperitifa txistulari eta dantzariekin. 16:00etan Haurren jokoak. 18:00etan Txokolatada. 21:30ean Paella jatea eta, ondotik, Kiki Bordatxorekin dantzaldia.
Ortziralean bertso-triki-poteoa
Maiatzaren 18an, ortziral eguerdiko 12:00etan Gorriti bere animaliekin izanen da. 14:00etan Ugarana elkarteko bazkaria Koxkan. 16:00etan Haurren jokoak. 16:30ean Bertso-triki poteoa eginen da herriko karriketan barna. 20:00etan Sagardotegi mugikorra. 23:00etan Trakets taldearekin dantzaldia nekatu arte!!
Larunbatean Kontrabandisten Lasterketa
Maiatzaren 19ean, larunbat goizeko 10:00etan Kontrabandisten Lasterketa eginen da. Ibilbidea 15,8 kilometrokoa izanen da eta sariei dagokienez, lehen sailkatuarentzat 500 euro izanen dira (Montxo ostatua saria), 250 euro bigarren sailkatuarentzat, 150 euro hirugarren sailkatuarentzat, 100 euro laugarren sailkatuarentzat eta 50 euro bosgarren sailkatuarentzat eta tarteko muga 7,8 km-an, lehen postuan iragaiten duenarentzat (Irigoienea Saria). Izena emateko epea apirilaren 16tik maiatzaren 16ra zabalik dago.Aurten izen emateko gaia hobetu egin da, txartelarekin ordaintzeko aukera emanez. Orduan izen emateak web bidez egin beharko dira ezarritako epean eta lasterketako egunean ez da izen ematerik onartuko.
14:30ean Zikiroa txarangak alaiturik eta gero herriko karriketan barna kalejira. 16:00etan Haurren jokoak. 20:00etan Kapelu jaurtiketa. 21:00etan indar berritzeko zingar jatea eta giro onari eusteko mariatxiekin dantzaldia. Gauerditik aitzinera, Gabezin taldearekin dantzaldia.
Igandean herriko gazteen arteko frontenis txapelketaren finala
Maiatzaren 20an, igande arratsaldeko 16:00etan Yinkana izanen da. 17:00etan aizkora saioa frontonean Joxe Bikondoarekin. 18:00etan Urdazubiko herriko gazteen arteko frontenis txapelketaren finala jokatuko da. 19:00etan motozerra saioa izanen da frontonean Joxe Bikondoarekin. 19:30ean Boletoen zozketa: zorte on! 20:00etan Pintxoak denentzat Luciano musikariak alaiturik.