Maiatzaren 13an Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua ofizialki izendatuta izanen da eta olatu honen indarra Olatu Talka jaialdiarekin batera Zugarramurdiraino ailegatuko da. Herrikoia den jaialdi honen hirugarren edizioak 150 jardueratik gora antolatuko ditu maiatzaren 11, 12 eta 13an hainbat toki ezberdinetan: Tolosan, Orion, Andoainen, Astigarragan, Gasteizen, Bilbon, Bermeon, Getarian, Pasaian... Baita Zugarramurdin ere.
Sorginen Herrian, hain zuzen ere, musika eta dantza jaialdia izanen da maiatzaren 12an, larunbat arratsaldeko 20:00etatik aitzinera. Berezko leku zoragarria den leze handian, Lesakako Musika Banda, Leitzako Abesbatza eta Dantzariak elkar lanean ordu eta erdiko ikusentzunezko emanaldia eskeiniko dute, musutruk. Donostiako Udalak antolatu du ekitaldia, Zugarramurdiko Sorginen Museoa eta lezearen laguntzarekin.