Maiatzaren 19an eginen da Urdazubiko Kontrabandisten lasterketa

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 3a

Lasterkariek lehen metroak zakua bizkarrean egin beharko dituzte. Artxiboko argazkia

Maiatzaren 16an bukatuko da izena emateko epea

Urdazubiko Salbatore besten barne, maia­tzaren 19an eginen Kontrabadisten Lasterketa. Ibilbidea eta sariak ai­tzineko urtekoen berdinak izanen dira.

Lasterketa 10:00etan abiatuko da plazatik eta helmuga ere toki be­rean­ izanen du. Tartean, Elizondoko bordatik pasako dira lasterka­riak eta hemendik Az­karko lepora igoko dira (410 me­tro) eta Argain­goita mendiaren gibele­tik Axular etxera jautsiko dira. Iribere auzoari itzulia emanez, tarteko helmugara ailegatuko dira, Irigoienena aterpean dagoena, 7,8. kilometroan (100 metro). Fraileen iturritik pasata­koan, Elorgako bordaraino (390 metro) igoko dira Otsondottiki mendiari itzulia emanez eta ondoti, plazara (98 me­tro) jautsiko dira be­rriz, Gainekola bordan barna. 15,8 kilometroko ibilbidea izanen da eta desnibel maxi­moa 326 me­trokoa.

 

Izen-ematea

Izen-ematea www.kirolprobak.com web orrian­ egin beharko da, maia­tzaren 16a baino lehen, eta hamar euro ordainduta. Lasterketako egunean ez da izen-ematerik onartuko eta gehienez 200 lasterkari onartuko dira.

 

Sariak

Lehendabiziko sailkatuak 500 euro, txapela eta kopa hartuko ditu (Montxo Ostatua Saria), bigarren sailkatuak 250 euro eta kopa, hirugarre­nak 150 euro eta kopa, laugarrenak 100 euro, bosgarrenak 50 euro eta tarteko helmugara ailegatzen den lehendabizikoak Irigoienea Saria hartuko du, asteburu bateko egonaldia, hain zuzen. Ho­rrez gain, herriko hiru lehendabizikoendako ere sariak izanen dira. Parte hartzaileen artean, opariak banatuko dira eta lun­txa ere izanen da denendako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun