Bertze behin ere herria txotxongilo, erraldoi, bentrilokuo eta panpinez bete zaigu Eskual Titiriteroen Topaketan. Larunbateko euria zela eta, karrikako giroa eskaxa izan zen, baina plazan paratu zen karpa erraldoiarekin, bere eszenatoki eta guzti, afera izigarri ongi konpondu zen. Igandean, berriz, euririk egin ez zuenez, bertzeen artean, karrikako animazioa ikusteko aukera ere izan zen. Horretaz gain, plazan berean erretako zikiro-jatea eskaini zitzaien 70 laguni.