Aste Sainduko eguraldi txarra sumatu da bisitarien kopuruan ere. Lezean eta Museoan egin duten neurketen araberan, aurten %22 bisitari guttiago pasatu dira egun horietan. Hala ere, Ortziral Saindu egunean 1.286 lagun sartu ziren lezeetan eta 431 museoan.
Horretaz gain, aipatzekoa da astelehenean, eguraldi ona egin zuen egun bakarrean, bisitari kopurua auniz haunditu zela: %27a. Ematen du aurten Katalunia eta Madrildik jende guttiago etorri dela. Aldiz, bisitarien %40 Gipuzkoa eta Bizkaitik etorri zaigu. Hunek erakusten du jendea distantzia luzeak baztertzen ari dela.
Sorginaren Eguna
Oraindik urrun bada ere, jakin ezazu ekainaren 16an ospatuko dela Sorginaren Eguna.