Zugarramurdin maiatzean bigarren aldiz eskainiko da informatikan lehenengo pausuak ematen hasteko ikastaroa. Izan ere, iaz oinarrizko informatika ikastaroak izan zuen arrakasta ikusita, Sorginen Museoak eta CEDERNA-GARALURrek aurrekoan gehienezko plaza kopurua dela eta gogoarekin gelditu zirenei bertze aukera bat eskaintzea erabaki dute.
Honela, bada, maiatzak 15 eta 30a bitartean, 9.30etatik 12etara, eskualdeko emakumeei bereziki zuzendutako ikastaro trinkoa burutuko da Sorginen Museoko sabaian. Interesa duten guztiek argibide gehiago eskatu eta izena eman dezakete info@zugarramurdi.es e-postaren bidez edo 948-599004 telefonora deituz.