Ondoko asteondar huntan ospatuko da Zugarramurdin VIII. Eskual titiriteroen topaketa, Mikel Diez eta Estefa Erroren omenez Kisulabe elkarteak antolatuta, Udalaren eta Akelarre elkartearen laguntzarekin. Larunbatean eta igandean, apirilak 21 eta 22, denetara hamalau talde ikusteko aukera izanen da, denak urririk. Halere, ikuskizun guztietan kutxa bat paratuko da ekonomikoki lagundu nahi duenarentzat.
Apirilaren 21ean, larunbat goizeko 11:00etan haurrendako tailerra izanen da eskolako plazan Taupadarekin. 12:00etan Sorginen Museoan, Zurrunka taldeak Erraldoi bihotz gabea eskainiko du. 13:00etan Taun-taun taldeak Akelarrenean Txio txioka antzezlana eskainiko du. 15:30ean Colectivo Humor taldearekin, Papiricuentos+Guille y la bruja antzezlana ikusgai izanen da eskolako plazan edo karpan. 16:30ean Behi bis-en eskutik Paperezko istorioak, Sorginen Museoan. 17:30ean Panta Rhei taldearekin, Ttxintxilipurdi erregea Akelarrenean haurrendako. 19:00etan Goloka taldearekin Bertiztuak kalejira herrian barna. 20:00etan Cobaya Teatro taldearekin, ¿Hay crisis en el cielo? antzezlana ikusgai Museoan. 21:00etan subasta sorpresa eginen da karpan eta segidan talo-jatea toki berean, Deustuko albokariekin. 23:00etan karpan El Tenderete taldearen estreinaldi mundiala Titere Ska antzezlanarekin.
Gauerdian hasita, Erre ke erre taldearekin, Los Pilindrajos txontxongilo punk saioa izanen da karpan.
Igandean gehiago
Apirilaren 22an, igande goizeko 11:00etan Ipuin lapurra ikuskizuna eskainiko da eskolako plazan edo karpan. 12:00etan Adarkabar urdina ikuskizuna izanen da Museoan. 13:00etan Azika taldearekin Barne iluna Akelarrenean. 14:00etan Iñaki Matarekin Barreras plazan. Aperitifa ere izanen da musikarekin. 15:00etan bazkaria eginen da elkartean. Izena eta fidantza Marixanen eman behar da.