Ondoko asteondar huntan ospatuko da gure herrian VIII. Eskual titiriteroen topaketa. Larunbatean eta igandean, apirilak 21 eta 22, denetara hamalau talde ikusteko aukera izanen da, denak urririk. Halere, ikuskizun guztietan kutxa bat paratuko da ekonomikoki lagundu nahi duenarentzat.
Larunbata, apirilak 21
• 11:00etan haurrendako tailerra eskolako plazan Taupadarekin.
• 12:00etan Sorginen Museoan, Zurrunka taldeak Erraldoi bihotz gabea eskainiko du.
• 13:00etan Taun-taun taldeak Akelarrenean Txio txioka antzezlana eskainiko du.
• 15:30ean Colectivo Humorekin, Papiricuentos+Guille y la bruja eskolako plazan edo karpan.
• 16:30ean Behi bis-en eskutik Paperezko istorioak, Sorginen Museoan.
• 17:30ean Panta Rheirekin, Txintxilipurdi erregea Akelarrenean haurrendako.
• 19:00etan Goloka taldearekin Bertiztuak kalejira herrian barna.
• 20:00etan Cobaya Teatro taldearekin, ¿Hay crisis en el cielo?, Museoan.
• 21:00etan subasta sorpresa karpan.
• 21:30ean talo-jatea karpan Deustuko albokariekin.
• 23:00etan karpan El Tendereteren estreinaldi mundiala Titere Ska antzezlanarekin.
• 00:00etan Erre ke erre taldearekin, Los Pilindrajos txontxongilo punk, karpan.
Igandea, apirilak 22
• 11:00etan Ipuin lapurra ikuskizuna eskolako plazan edo karpan.
• 12:00etan Adarkabar urdina ikuskizuna Museoan.
• 13:00etan Azikarekin Barne iluna Akelarrenean.
• 14:00etan Inaki Matarekin Barreras plazan. Aperitifa ere izanen da musikarekin.
• 15:00etan bazkaria eginen da elkartea. Izena eta fidantza Marixanen eman behar da.