Bortz hektarea erre ditu nahita biztutako sute batek

Koro eta Margari 2012ko apirilaren 4a

Herritarrak eta ponpierrak fite mugitu ziren eta horri esker ez zen 2002an adina eremu erre. Margari eta Koro

Duela hamar urte toki berean izan zen sutea

Negu azkenean ger­tatzen diren komediekin hasi gara berriz ere: mendiko suteak. Zuga­rramurdin bortz hektarea erre ziren gan den mar­txoaren 17an. Eguer­dian hasi zen sua, eta hasi bezain laister konturatu ziren nahiez piztuta zela, hiru tokitan su emana zelako, eta azkeneko fokoa orain­dik piztu berria zelako… bainan piromanoa ez zuten ikusi ahal izan.

2002an sekulako sutea izan zen toki ber-berean izan da aurtengoa, bainan herriko jendea eta Senpere eta Oronoz­ko ponpierrak fite mugi­tu­ zirelako, ez da or­duan­ bezainbat eremu erre.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun