Lezeen eguna

Koro eta Margari 2012ko martxoaren 22a

Margari eta Koro

Martxoaren 4an Lezeen Eguna ospatu zuten Euskal Herriko hainbat lezek, horien­ ar­tean Zugarramurdikoak eta Urdazubikoak. Pena izan zen eguraldi txarra egin zuela, baina hala ere, Zugarramurdikoan 176 lagun sartu ziren, eta horietako 39 lagunek herriko bisita gidatua egin zuten. Bertzalde, zonaldeko alojamenduei eskertzeko eguna ospatu zen lehen aldiz martxoaren 11n eta Zugarramurdi, Urdazubi, Baztan, Sunbilla, Oiz, Etxalar eta Atarrabiko hogei­ bat landetxe, kanpin eta hoteletako arduradunek parte hartu zuten. Sorgi­nen Museoa eta lezeak kudea­tzen dituen Zugarramurdiko Garapenak eskerrak eman nahi­ izan zizkien turismoaren alde egindako lanagatik. Gan den urtean, Museoan, lezean eta bisita berezietan Nafarroak doan hartzen zaitu kanpainako 3.600 txartel jaso ziren herrian. Esker­tze­ko, bisita gidatua egin zen herrian eta azkenik, Azketa ja­tetxean bazkaria­.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun