Bixitari gehien bidali dituzten alojamenduak eskertu ditu Zugarramurdik

TTIPI TTAPA 2012ko martxoaren 13a

Sorgin baten laguntzarekin herrian barna bixita gidatua egin zuten. Utzitako argazkia

Herriko baliabideak ezagutu dituzte martxoaren 11n inguruko hogei bat landetxe, kanping eta hoteletako nagusiek

Zonaldeko alojamenduei eskertzeko eguna ospatu zuten lehen aldiz martxoaren 11n Zugarramurdin eta bertan parte hartu zuten Zugarramurdi, Urdazubi, Baztan, Sunbilla, Oiz, Etxalar eta Atarrabiko hogei bat landetxe, kanping eta hoteletako arduradunek. Sorginen Museoa eta lezeak kudeatzen dituen Zugarramurdiko Garapenak eskerrak eman nahi izan zizkien turismoa bultzatzen egindako lanarengatik.

Zonaldeko alojamenduei eskertzeko eguna ospatu zuten lehen aldiz martxoaren 11n Zugarramurdin eta bertan parte hartu zuten Zugarramurdi, Urdazubi, Baztan, Sunbilla, Oiz, Etxalar eta Atarrabiko hogei bat landetxe, kanping eta hoteletako arduradunek. Sorginen Museoa eta lezeak kudeatzen dituen Zugarramurdiko Garapenak eskerrak eman nahi izan zizkien turismoa bultzatzen egindako lanarengatik.

Gan den urtean, Museoan, lezean eta bixita berezietan “Nafarroak doan hartzen zaitu” kanpainako 3.600 txartel jaso ziren Zugarramurdin. Bertze urteetan ez zen agertzen zein tokitan emana zen txartel hori, baina 2011n bai. Horrela jakin dute Zugarramurdin nondik heldu ziren turistak eta datu hori erabili du Zugarramurdiko Garapenak ranking moduko bat egiteko. Hain zuzen, iaz jasotako txartelen %47a eskertza egun honetan parte hartzera gonbidatuta zuden 25 establezimendutan emandakoak ziren.

 

Bixita gisatua eta bazkaria

Lehenik, Lazaro Dainziart Zugarramurdiko alkateak harrera egin die gonbidatuei Sorginen Museoko auditorian. Gero, sorgin baten laguntzarekin, bixita gidatua izan dute herrian barna. Beharbada turistek sobera ezagutzen ez badute ere, Museoak eskaintzen du bixita hau goi denboraldian. Izan ere, Zugarramurdiko Garapenatik diotenez, “turismoa gero eta gehiago emozioa da eta guk eskaintzen ditugun ekimenetan arlo hori landu nahi dugu”. Gisa honetan, bisitari bereziek, ustez akelarreko erregina zen Graxiana Barrenetxearen bizipenak edo Juan del Valle Alvarado inkisidorearenak ezagutu dituzte. Seguru beraien bezeroei etorkizunean aholkatzeko moduko esperientzia izan dela. Etxalarko Peruarnea landetxeko Javier Iparragirrek zioen moduan, «arras ezberdina da sorginen kontu hori aditzea edo historia modu honetan kontatzea, ezagutzea eta bizitzea. Seguru udan bixita hau ahokatuko diegula gure bezeroei».

Azkenik, Azketa jatetxean egin duten bazkarian, turismo arloko langile hauek elkar hobe ezagutu dute eta beraien bizipenen berri eman diote elkarri. Herriak dituen bertze baliabideak ere ezagutu dituzte arratsaldean eta behingoagatik, alojamenduetako nagusiek, beraien bezeroen larruan paratu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun