Dantxarineako zeharbideak orain dagoen bezala izaten segituko du, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak hala erabaki baitu, bi herritarrek zeharbideko obra egin aitzineko egoerara itzultzeko eskaera ez onartuz.
Auzia epaitegietan ibili da. Esleitzeko prozeduran irregulartasunak izan zirela adierazi zuten bi herritarrek eta Nafarroako Auzitegi Gorenak arrazoia eman zien, obra egiteko lanak esleitu ziren alkatearen ebazpena bertan behera utzi baitzuen sententziak.
Orain, berriz, herritarrek zeharbidea lehengo egoerara itzultzeko eskaria egin zuten, baina epaitegiak gibelera bota die.